Urtarrilaren 3tik 8ra Almerian ospatuko den Lurralde Selekzioen Espainiako Txapelketan parte hartzera deitu dituzte Usurbil Kirol Elkarteko 4 jokalari. Maila ezberdinetako kirolariok, Euskal Selekzioarekin lehiatzeko aukera izango dute hurrengo astean. Honatx mailaz maila, txapelketa honetarako deitu dituzten eskubaloi jokalariak:
-Infantil mutilak: Eneko Furundarena.
-Kadete mutilak: Eneko Iribar Zumeta.
-Jubenil mutilak: Mikel Atxega Arruti.
-Jubenil neskak: Estitxu Berasategi Eizagirre.
Almeriara joan aurretik, prestaketa moduan, euskal selekzioarekin lagun arteko neurketak jokatu eta kontzentrazio saioetan parte hartzeko aukera izango dute.