Segurtasun arrazoiengatik, Gure Esku Dagok abenduaren 31rako iragarria zuen hitzordua atzeratzea erabaki du. “Azken egun hauetan ekimena ez gauzatzeko gomendioa iritsi zaigu suhiltzaile nahiz instituzio ezberdinen partetik eta gomendio hauei kasu egitea iruditu zaigu egokiena. Izan ere, egun hauetan bizi dugun eguraldi lehorra ezagututa, antolatutako ekimena aurrera eramateak segurtasun arazo ugari sortu ditzake”, ohartarazi du taldeak.
“Borondateen kriseiluak” ekitaldia ospatuko da halere, aurrerago. Data zehazteke dagoen arren, kriseiluak eskuragarri izaten segiko dute Lizardi liburu dendan, 2,5 euroren truke, “baina hauek zuen kabuz ez aireratzea eskatuko genizueke, arriskutsua izan baitaiteke. Ekimenerako data berria zehazten dugun bezain laster izango duzue gure berri”.