"Lotte", haurrentzako marrazki bizidunak euskaraz igandean

Noaua Aldizkaria 2015ko abe. 30a, 08:30

Udazken eta negu parterako Usurbilgo Udalak Ziortza Gazte Elkartearekin elkarlanean antolatu duen euskarazko zine ziklo arrakastatsuak eguberrietan ez du etenik izango. Datorren proiekzioa igandean, urtarrilaren 3an, arratsaldeko 17:00etan hasita Sutegiko auditorioan. Sarrerak egunean bertan izango dira salgai, 3 eurotan.

Hala dio filmaren sinopsiak: “Europako txoko batean, itsaso handi baten ertzean, herri txiki bat dago. Bertako herritarrei aparailuak asmatzea gustatzen zaie eta urtero asmakizun berrien lehiaketa antolatzen dute. Asmatzaile famatuenetako bat Oskar da, Lotte txakur-eme indartsuaren aita. Bere lehiakide nagusia Adalbert untxia da, emazteak ere lehiaketan gogoz parte hartzen du. Hauentzat irabaztea oso garrantzitsua izango da. Untxi familia osoarentzat ohore handia izango litzateke”.