Astebete barru helduko dira Erregeak Usurbila. Ziortza Gazte Elkartea. "Urtero bezala Meltxor, Gaspar eta Baltasar gure herrira etorriko dira haurtxoen ilusioa berpiztera beren zaldi eta laguntzaile guztiekin!", berri eman dute antolatzaileek.
Errege kabalgatan antortxero gisa parte hartu nahi baduzu, adi deialdi honi. Aldaketarik ez bada, larunbat goizeko 11:00etan parte hartu nahi dutenentzako bilera antolatu dute apaiz-etxean. Bestela, helbide honetara idatzita jar zaitezkete harremanetan antolatzaileekin: ziortzage@gmail.com. Facebooken ere aurki ditzakezue.
Urtarrilak 2, larunbata
11:00 Errege kabalgatarako antortxeroen bilera apaiz etxean.
Urtarrilak 5, asteartea
11:00 Erregeen postaria frontoian gutunak biltzen.
18:00 Errege kabalgata, Urdaiagatik abiatuta.
19:30 Erregeen etorrera eta azken ekitaldia frontoian.
Ondoren, protagonistekin egon eta hitz egiteko aukera izango da.
Antolatzailea: Ziortza Gazte Elkartea.