Haur eta gaztetxoek, Gabonetako Haur Parkeaz gozatzeko azken eguna dute asteazken hau. Gogoan izan, 2-12 urte artekoei zuzenduriko jolastokia dugu Usurbilgo Udalak antolaturiko Gabonetako Haur Parkea. Bertaratzen direnek, puzgarri, tailer eta ikuskizunak izango dituzte. Ikuskizunez ari garela, asteazken honetan azken saioa; zirkoa, 18:30etik aurrera eskubaloiko pistan.
Herriko gazteak lanean
Batzuek jai egin eta ondo pasatzeko, besteek lan egin behar. Baita Gabonetako Haur Parkean ere. Aurpegi ezagunak aurkituko dituzue Oiardo Kiroldegian egunotan kokatu duten jolastoki handian; herriko gazteak. Parkea kudeatzen duen Keima enpresako lan deialdian parte hartu eta kontratatu dituzten usurbildarrak.
Gabonetako Haur Parkea
Epea: abenduak 28-30.
Ordutegia: 11:30-13:30 / 17:00-20:00.
Tokia: Oiardo Kiroldegia.
Nori zuzendua: 2-12 urte arteko haur eta gaztetxoei.
Sarrera: doan.
Zehaztasunak:
-Gune Orokorra: zientzietarako karpa, eskulan tailerrak, edertasun saloia...
-2-6 urte artekoentzako gunea: marrazki txokoa, ludoteka, puzgarria...
-6-12 urte artekoentzako gunea: ohe elastikoak, puzgarriak, tailerrak...
-Eta gainera, tailerrak eta ikuskizunok:
Abenduaren 30ean, 18:30etan Zirko ikuskizuna.
Antolatzailea: Usurbilgo Udala.