Jon Uriberi gorazarre, larunbaterako deitu dituzten ekitaldietan

Noaua Aldizkaria 2015ko abe. 31a, 08:30

"Joan zinen arren, oso gertu sentitzen zaitugu, Jontxu!". Hala da, eta horren erakusle astebururako antolatu den oroimen eguna. Bi urte beteko dira larunbatean Jon Uribe gure artetik joan zenetik, eta iaz bezala, urtarrilaren 2rako ekitaldi ezberdinokin oroitu nahi dute, herrian eta herritik kanpo hain maitatua zen gaztea:

Urtarrilak 2, larunbata

14:00 Bertso bazkaria Usurbilgo Gaztetxean, Beñat Gaztelumendi eta Arkaitz Oiartzabal "Xamoa"rekin. Bazkarirako txartelak salgai aurrez: 13 eurotan, Irrati, Aitzaga eta Txiriboga tabernetan.

Ondoren, trikipoteoa.

20:00 Kontzertuak Usurbilgo Gaztetxean.