Aros DJ-arekin 2016ko lehen gaupasa, Askatasuna plazan

Noaua Aldizkaria 2015eko abenduaren 31

Erlojuari begira igaroko ditu batek baino gehiagok datozen orduak, 2015eko azkenak. Gauerdiaren zain izango dira batzuk, besteak gauerdi ostean urte berriari parrandan ekiteko irrikitan. Goizaldeko 01:00ak aldera irekiko dituzte hainbat taberna, eta ordurako Askatasuna plazako oholtza gainean beharko du Aros DJ artistak ere. Denetariko abestiekin, dantza giroa goizaldera arte Kaxkoan.