3 zenbaki saritu, Hurbilagoren Gabonetako Zozketan

Noaua Aldizkaria 2015ko abe. 31a, 19:11

Zenbaki sarituak ditu bai, baina momentuz sariok jaberik ez dute. Ikusmina sortu du, 6. Hurbilago San Silvestre Herri Lasterketa amaieran ospatu den zozketa bikoitzak. Lehenbizi, Usurbilgo merkatari eta ostalarien elkarteak, opari mordoa banatu du parte hartzaileentzat. Saltoki ezberdinek eginiko ekarpenak aurten, opari fisikoak, aurreko urtera arte erosketa baleak zozketatzen baitzituzten. Nobedade gehiago ere izan da; sarien zozketa bitan zatitu baitute. Sari sorta ederra banatu dute haur eta gaztetxo lasterkarien artean. Bestea kirol probako parte hartzaile helduen artean.

Sarituak, Hurbilagoko saltokietara gerturatu

Baina sari gehiago ere banatu dituzte; azken asteotan Sutegiko erakustaretoan ikusgai izan diren ondoko argazkiko mendiko bizikleta, telebista eta sukaldeko tresneria. Gabonetako Zozketa honetan parte hartzeko aski zen, Hurbilago Elkarteko edozein saltokietan erosketak egitea. Hala egin duzuen guztiok, trukean zozketarako hainbat zenbakidun txartel eskuratuko zenituzten. Ba adi, hauek dira eta zenbaki sarituak:

1-Mendiko bizikleta: 195.891.

2-Telebista: 199.069.

3-Sukaldeko tresneria: 203.803.

Zenbaki sarituen jabeek jo dezatela Hurbilago Elkarteko edozein saltokietara, zenbaki saritua eskutan dutela noski.