Aniztasuna txapeldun, 6. Hurbilago San Silvestre Herri Lasterketan

Noaua Aldizkaria 2015ko abe. 31a, 20:39

Haurrak, gazteak, helduak, guraso eta seme-alabak, lagun koadrilak, mozorrotuta batzuk, irribar handiz eta ilusioz denak... Jai giroan osatu dute usurbildarrek, herriko ostalaritza eta merkataritzaren alde herri erdigunea inguratu duen 4 kilometroko Hurbilago San Silvestre Herri Lasterketako ibilbidea. Parte hartze jendetsu bezain anitza aurten ere. Irudiotan bildu dugu, urtea agurtzeko Hurbilago Elkarteak seigarrenez antolatu duen ekimena: