100 kilometro ordutik gorako abiada har dezake haizeak datozen orduotan. Horregatik, Euskalmet meteorologia agentziak abisu horia jarri du indarrean, igande arratsaldeko 18:00ak arte. "Hego-mendebaldeko haize boladek 100 km/h-ko abiadura gaindituko dute haizeguneetan, bereziki mendebaldean", iragarri dute.
Datozen orduotarako iragarpena: "Hegoaldeko haizearen agindupean; boladaka oso gogor joko du, batez ere kostaldean eta mendebaldeko mendi inguruetan eta haize-ufadek 100 km/h-ko abiadura gaindituko dute. Goizean goizetik zerua estalita agertuko bada ere, haize zakar honekin euri gutxi, han-hemenka zaparradaren bat. Bestalde, arratsaldeak aurrera egin ahala, haizea ahuldu eta kostaldean mendebal ukitua hartzearekin, zaparradak ugaritu eta zabaldu egingo dira. Tenperaturak koska pare bat gora egingo du kantauri isurialdean eta barnealdean haizea freskoagoa eta ezatseginagoa izango da".
Informazio eguneratua: euskalmet.net