Istripua izan zuen motorzale batek larunbat arratsaldean, Zubietatik Andatzara igotzeko mendi-bideetako batean. Istripuaren berri dei baten bidez jaso zuen SOS Deiak-ek, larunbat arratsaldeko 15:30etan. Larrialdi zerbitzuak istripua jazo zen ingurura gerturatu eta zauritua erreskatatu zuten. 38 urteko gizonezkoa, Donostia Ospitalera eraman zuen anbulantzian.