Ixabel Agirresarobe, kontu kontari gaur Santuenean

Noaua Aldizkaria 2016ko urtarrilaren 4a

Oporretako azken txanpan dira haur eta gaztetxoak. Honako hauek azken egunak dituzte, eguberriotan antolatu diren ekintzetan parte hartzeko. Astelehen honetan, Gaztelekutik Urdaiagara irteera antolatu dute DBH3 taldekoekin. Eguerdiko 12:00etan dira abiatzekoak. Ekintza honekin borobilduko dute, azken asteotarako antolatu dituzten ekimenak. Besteak beste, Txuri Urdinera joan dira, baita ETB-ko "Gu ta gutarrak" saioa ikustera ere. Bazkari elegantea ospatu dute, Santo Tomas Festarekin batera.

Ixabel Agirresarobe Santuenean

Gaztelekuak antolaturiko hitzorduaz gain, arratsaldeko 17:00tik aurrera, Ixabel Agirresarobe kontu kontari ariko da, Santueneko ludotekan. Ipuin kontaketa saioaren ostean gainera, txokolate gozoa dastatzeko aukera izango da bertan.