Badatoz Erregeak, asteartean helduko dira

Noaua Aldizkaria 2016ko urt. 4a, 11:56

Ziortza Gazte Elkarteak prest du guztia, asteartean Usurbila helduko diren hiru erregeei harrera egiteko. "Urtero bezala Meltxor, Gaspar eta Baltasar gure herrira etorriko dira haurtxoen ilusioa berpiztera beren zaldi eta laguntzaile guztiekin!", berri eman dute antolatzaileek.

Urtarrilaren 5ean ospatuko den kabalgatan parte hartu nahi duten lagunekin bildu ziren Ziortzakoak igaro den larunbatean, zehaztasun guztiak lotze aldera. Asteartean, ospakizun egun nagusia;

Urtarrilak 5, asteartea

11:00 Erregeen postaria frontoian gutunak biltzen.

18:00 Errege kabalgata, Urdaiagatik abiatuta.

19:30 Erregeen etorrera eta azken ekitaldia frontoian.

Ondoren, protagonistekin egon eta hitz egiteko aukera izango da.

Antolatzailea: Ziortza Gazte Elkartea.