Erregeen aurretik, postaria helduko da gaur goizean

Noaua Aldizkaria 2016ko urt. 5a, 09:00

Errege egun bezpera, astearte hau. Kabalgata izango dugu ordu gutxi barru. Bidean datoz eta, geroz eta gertuago dira Erregeak. Baina aurretik, bidea irekiko diena, postaria izango da. Ohi bezala, goizeko hamaiketatik aurrera frontoian aurkituko duzue laguntzaileez inguratua, haurren gutun eta eskariak biltzen. Eta gero bai, Meltxor, Gaspar eta Baltsarri harrera egingo zaie iluntzean. Gure artera, "etorriko dira haurtxoen ilusioa berpiztera beren zaldi eta laguntzaile guztiekin!". Ziortza Gazte Elkarteak antolatu du astearte honetan ospatuko den kabalgata. Honatx hitzorduak:

Urtarrilak 5, asteartea

11:00 Erregeen postaria frontoian gutunak biltzen.

18:00 Errege kabalgata, Urdaiagatik abiatuta.

19:30 Erregeen etorrera eta azken ekitaldia frontoian.

Ondoren, protagonistekin egon eta hitz egiteko aukera izango da.

Antolatzailea: Ziortza Gazte Elkartea.