Eguberrietan zehar, gabonetako zozketak egin dituzte herriko zenbait elkarte eta taldeek. Segidan duzue, zozketa hauetako zenbaki sarituen berri:
Hurbilagoren Gabonetako Zozketa
6. Hurbilago San Silvestre Herri Lasterketa amaieran egin zen Gabonetako Zozketa. Zenbaki sarituotako bat duenak, ager dadila Hurbilago Elkarteko saltokiren batera:
1-Mendiko bizikleta: 195.891.
2-Telebista: 199.069.
3-Sukaldeko tresneria: 203.803.
Usurbil F.T.-ren gabonetako zozketa
Gabonetako errifa zozketa egin zuten Futbol Topaketa egunez, abenduaren 26an. “Sarituok, zuen sariak Haraneko tabernara gerturatuta jaso ditzakezue. Eskerrik asko parte hartzeagatik!”, Usurbil F.T.-koen izenean. Honatx zenbaki sarituak:
-Mariskada: 6.808.
-2 lagunentzako afaria Artzabal jatetxean: 312.
-2 lagunentzako afaria Saizarren: 1.190.
Usurbil K.E.-ren gabonetako zozketa
Gabonetako eskubaloi txapelketan eginiko zozketako zenbaki sarituak dituzue segidan:
2 lagunentzako afaria Saizar sagardotegian: 4.115.
50 euroko erosketa balea, Marije arropa dendarako: 1.796.
Arkumea: 7.329.
NOAUA!ren Fotokoleko zozketa
Santo Tomas Azoka egunez antolatu genuen Fotokolean parte hartu zenutenon artean, Errigoraren saski bat zozketatu genuen. 139 izan zen, zenbaki saritua. Sarituak deitu dezala 943 360 321 telefono zenbakira, edo idatzi elkartea@noaua.eus helbidera.