Huarterekin lehiatuko da Pagazpe, 2. Euskal Herriko Klub Arteko Pilota Txapelketan

Noaua Aldizkaria 2016ko urt. 5a, 09:02

Zazpi Iturri taldekoei irabazi ostean, Pagazpe Elkartea, 2. Euskal Herriko Klub Arteko Pilota Txapelketako finalerdietarako sailkatu da eguberriotan. Finalerdia igande arratsaldean, Amezketako Larrunarri pilotalekuan jokatuko du, asteburuan izan den azkeneko final laurdenetan nagusitu den Huarteren aurka.

Beste finalerdia, bezperan jokatuko da, larunbatean. Bi neurketa hauetako garaileen artean ospatuko da final handia, urtarrilaren 16an.

Etxekoen aurrean, nagusi

Usurbildarrek abenduaren 27an etxekoen aurka jokatu zuen final laurdena, Amezketako Zazpi-Iturri taldekoekin lehiatu ziren. Ikusmina sortu zuten neurketek, ehun bat lagun bildu zituzten. Lau t´erdian, Ander Quina, buruz burukoan Xabier Santxo, eta binakako saioan, Xabier Urbieta eta Aitor Gorrotxategi argi nagusitu ziren:

Final laurdenak: Zazpi Iturri 0-3 Pagazpe

-Lau t´erdian: Zubiria 5-18 Kina

-Buruz burukoan: Egiguren 3-18 Santxo

-Binaka: Labaka-Mendia 4-22 Urbieta-Gorrotxategi

2015eko edizioko partaideak: Huarte, Pagazpe, Adiskide, Zazpi-Iturri, Zaramaga, Aurrera-Saiaz, Gure Txokoa-Bortziriak, Amurrio, Erreka, Oberena, Mundarro, Irurtzun, Soraluze, Buruz Gain, Txukun-Lakua, Intza, Gazteleku, Lea-Ibarra, Esku Pilota, Hernani P.E., Behar Zana.