Mendizaleek, Andatzan hasi dute 2016a

Noaua Aldizkaria 2016ko urt. 5a, 09:30

Ondoko irudian duzue, urte berria mendian hastea erabaki zuen herritar taldea. Giro ezinhobean, trikitilari eta guzti igo ziren Andatzara urtarrileko eta 2016ko lehen goizean. Taldeak bordan ateratako ondoko irudia helarazi digu.

Federatzeko deia

2016rako federatu txartelak berritu ez dituztenek, tramitazioa egiteko deia egin du Andatza Mendizaleen Kirol Taldeak. Gogoan izan, Andatza M.K.T.-k urtean zehar antolaturiko txangoetan parte hartzeko beti ohartarazten duen moduan, “derrigorrezkoa da mendiko federatua izatea eta aseguru txartela indarrean edukitzea”.

Txangoez gain, abantaila gehiago eskaintzen ditu federatua egoteak. Informazio gehiago eta tramitazioari buruzko argibide guztiak, andatzamendizale.info atarian aurki ditzakezue. Edo taldekoei helbide honetara idatzita: andatza@hotmail.com