Iker Alduntzin, Hurbilagoren Gabonetako Zozketako sarituetako bat

Noaua Aldizkaria 2016ko urt. 7a, 12:42

Abenduaren 31ko 6. Hurbilago San Silvestre Herri Lasterketa amaieran egin zen Hurbilagoren Gabonetako Zozketa sarituak agertzen hasiak dira. Momentuz bakarra agertu da; ondoko irudian duzuen herritarra, Iker Alduntzin. Berari egokitu zaio hirugarren saria; sukalderako tresneria. Opil Goxo saltokian eginiko erosketei esker tokatu zaio. Ondoko argazkian duzue Alduntzin, Opil Goxoko langilearekin batera.

Gogoan izan bestalde, Hurbilagoren Gagonetako Zozketan beste bi sari zozketatu arren, sariok oraindik jaberik ez dutela. Dakiguna da, Aldamu zapata konponketen dendan banatu direla zenbaki sarituak. Baina onuradunak nortzuk diren momentuz, ez dakigu. Zenbaki sarituotako bat duenak, ager dadila bertara:

1-Mendiko bizikleta: 195.891.

2-Telebista: 199.069.

3-Sukaldeko tresneria: 203.803 (Iker Alduntzin herritarrari egokitu zaio).

Usurbil F.T.-ren gabonetako zozketa

Gabonetako errifa zozketa egin zuten Futbol Topaketa egunez, abenduaren 26an. “Sarituok, zuen sariak Haraneko tabernara gerturatuta jaso ditzakezue. Eskerrik asko parte hartzeagatik!”, Usurbil F.T.-koen izenean. Honatx zenbaki sarituak:

-Mariskada: 6.808.

-2 lagunentzako afaria Artzabal jatetxean: 312.

-2 lagunentzako afaria Saizarren: 1.190.

Usurbil K.E.-ren gabonetako zozketa

Gabonetako eskubaloi txapelketan eginiko zozketako zenbaki sarituak dituzue segidan:

2 lagunentzako afaria Saizar sagardotegian: 4.115.

50 euroko erosketa balea, Marije arropa dendarako: 1.796.

Arkumea: 7.329.

NOAUA!ren Fotokoleko zozketa

Santo Tomas Azoka egunez antolatu genuen Fotokolean parte hartu zenutenon artean, Errigoraren saski bat zozketatu genuen. 139 izan zen, zenbaki saritua. Sarituak deitu dezala 943 360 321 telefono zenbakira, edo idatzi elkartea@noaua.eus helbidera.

Irudia: Hurbilago Elkartea.