Ordenantza fiskalen 2016ko egutegia prest

Noaua Aldizkaria 2016ko urt. 7a, 09:35

Alegazioak aurkezteko epearen baitan ez zen erreklamaziorik aurkeztu, eta honenbestez, automatikoki behin betiko onartu zituen Usurbilgo Udalak, urte berri honetarako ordenantza fiskalak eta ordenantza hauen egutegia.

Gogoan izan, 2016rako zerga ordenantzetan igoerarik ez du aplikatuko Usurbilgo Udalak. Hala proposatu zuen gobernu taldeak, eta udalbatzak aho batez hasieraz onartu zituen ordenantzok, urriaren 27an egin zen osoko ohiko bilkuran. Aipatu moduan, alegaziorik aurkeztu ez denez, orain behin betiko onartu dira, Udalak abenduaren 15eko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialaren bidez berri eman duenez. Zehaztasun gehiago, hemen: 2016ko Ordenantza Fiskalak

Usurbilgo Udalak, zehaztua du baita 2016rako ordenantza fiskalen egutegia:

2016rako proposatzen den egutegi fiskala

-Urtarrilak 2-otsailak 1: emakida administratiboak.

-Urtarrilak 2-otsailak 1: asteroko merkatuaren erabilpen tasa (aurreko urteko 4. hiruhilekoa).

-Otsailak 1-martxoak 15: ura, estolderia eta hondakinak (aurreko urteko 4. hiruhilekoa).

-Martxoak 1-apirilak 15: trakzio mekanikozko ibilgailuen zerga.

-Apirilak 1-30: asteroko merkatuaren erabilpen tasa (urteko 1. hiruhilekoa).

-Maiatzak 1-ekainak 15: ura, estolderia eta hondakinak (urteko 1. hiruhilekoa).

-Maiatzak 16-uztailak 1: ondasun higiezinen gaineko zerga.

-Uztailak 1-abuztuak 1: asteroko merkatuaren erabilpen tasa (urteko 2. hiruhilekoa).

-Abuztuak 1-irailak 15: ura, estolderia eta hondakinak (urteko 2. hiruhilekoa).

-Irailak 1-30: espaloian zehar ibilgailuak sartzea (Badoa).

-Urriak 1-azaroak 10: ekonomi jardueren gaineko zerga.

-Urriak 1-31: asteroko merkatuaren erabilpen tasa (urteko 3. hiruhilekoa).

-Azaroak 1-abenduak 15: ura, estolderia eta hondakinak (urteko 3. hiruhilekoa).

-Azaroak 1-30: bide publikoaren erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziagatiko tasa (beladoreak, kutxazain automatikoak...).