Jai egun berriak, eskuragarri dituzuen 2016ko egutegietan

Noaua Aldizkaria 2016ko urt. 8a, 08:40

Estreinatu berri dugun urteko egunetan ez galtzeko egutegi faltan bazabiltzate, Zaloa Arnaiz herritarrak diseinatu eta NOAUA!k plazaraturikoa eskuragarri duzue kultur elkarteko egoitzan. Beste hainbat herri eragileek ere argitaratu dituzte 2016rako egutegiak; Usurbilen Nahi Ditugu bilguneak, Etxeraten egutegiak salgai jarri ditu 5 eurotan. Udarregi Ikastolak Seaskaren egutegia idazkaritzan, 4 eurotan. Eta Alkartasuna Kooperatibak ilargiaren egutegia, 3 eurotan kooperatiban bertan, edo 7 euroren truke, alkartasuna.eus atarian.

Jai egun berriak

Edozein dela ere eskuratzen duzuen egutegia; berehala jabetuko zarete. Aldaketak ditugu aurtengoan. Lau urtean behin gertatzen den moduan, otsailak 29 egun izango ditu.

Eta jai egun berriak izango ditugu 2016an. Hasteko, egun bat gehiago izango du 2016ak.  Bat urriaren 7an, lehenengo Eusko Jaurlaritza osatu zeneko 80.urtemuga egunez. Irailaren 9a ere jai eguna izango dugu, uztailaren 31 (jai eguna) igandez egokituko baita. Gainerakoan, aurreko urteetako jai egunak izango ditugu:

-Urtarrila: 1,6.

-Martxoa: 24,25,28.

-Maiatza: 1.

-Uztaila: 2,25.

-Abuztua: 15.

-Iraila: 9.

-Urria: 7,12.

-Azaroa: 1.

-Abendua: 6,8,25.