Etxean sagardoa egiten ikasteko saioa larunbatean

Noaua Aldizkaria 2016ko urt. 8a, 09:28

Larunbat honetan, goizeko 09:00etan hasita Potxoenean. Alkartasuna Kooperatibak antolaturiko saioa, Zapiain Sagardotegiko Kalitate Arduradun Egoitz Zapiainek bideratuko du. Ikastaroaren prezioa, 10 eurokoa, Alkartasuna Kooperatibako bazkideek doan. Kooperatiban bertan eman dezakezue ikastarorako izena, 943 361 114 telefono zenbakira deituta edo alkartasuna@usurbil.com helbidera idatzita.

Parekidetasun Saila: autoestima eta ahalduntze tailerra

“Autoestimua indartu eta norberaren autoezaguntzan sakondu nahi duten 16 urtetik gorako emakumeek”, Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Sailak antolaturiko autoestima eta ahalduntze tailer berrian parte hartzeko aukera dute. Urtarrilaren 21ean abiatu eta martxoaren 17ra arte luzatuko da ekimena. Saioak genero gaietan aditua den Pepa Bojo psikologo eta psikoterapeutak bideratuko ditu, ostegunero 17:00-19:00 artean Bake Epaitegi atzeko lokalean. Tailerrerako izena abenduaren 18tik urtarrilaren 15era, tarte horretan eman daiteke doan, parekidetasuna@usurbil.eus helbidera idatzita, edo 943 377 110 telefono zenbakira deituta.

Garapen pertsonala eta autoestimua sustatzea, jarrera ez osasungarriak identifikatzen ikastea, genero rolak eraldatzea, gaitasun indibidualak indartzea, eta azkenik, talde kontzientzia, elkar laguntza eta parte hartzea sustatzea dira ahalduntze tailer honen helburu nagusiak.

Autogestioa, independentzia eta autoestimua sendotzeko

“Bizitza osasungarri eta aberats bat izateko, oso garrantzitsua da norberaren burua ezagutzea, zaintzea eta balioa ematea. Emakumeek jaso duten heziketa dela eta, genero mandatuek eragin kaltegarria izan du beraien autoestimuaren eraikuntzan, eredu patriarkalean oinarritu izan baita autoestimuaren eraikuntza. Hortaz, ezinbestekoa da jasotako heziketaren berrikuspena eta hausnarketa egitea, emakumeak ahaldunduko dituen prozesuari ekin ahal izateko”, antolatzaileen esanetan.

Tailer honen bitartez, “sexu/genero sistema aztertu eta emakumezkoen autoestimuaren eraikuntzan duen eragina aztertuko da. Helburu orokorra, emakumeen autogestioa, independentzia eta autoestimua sendotzea da, eta beraien barneko desio, sormen eta senarekin konektatzeko gaitasuna garatzea eta/edo indartzea”.

Oiardo Kiroldegia: ikastaro gehiago

2016rako lehorreko eta uretako ikastarook programatu dituzte. Izen emateko eta argibide gehiagorako: 943 372 498, kirolak.buruntzaldea.eus edo Facebook: Oiardo Kiroldegia. Honatx urtarrilean abiatuko diren ikastaro berriak:

-Zoru pelbikoaren gimnasia: zoru pelbikoa lantzeko eta gerriaren perimetroa txikitzeko teknika egokia da. Saioak: astearte eta ostegunetan, 17:00-17:40.

-Aerobik-step: musikaren erritmoaren arabera egindako jarduera fisikoa da. Saioak: astearte eta ostegunetan, 20:15-21:05 artean.

-Cycling: bizikletaren gainean eta musikaren laguntzaz egiten den jarduera. Saioak: astearte eta ostegunetan, 19:15-20:05.

-Igeriketa entrenamendua: abiadura erresistentzia eta teknika landuz bakoitzaren egoera fisikoa hobetzen duen lana saioa, non baliagarria izango den kirol saioetarako... Saioak, otsailetik apirilera: astearte eta ostegunetan, 19:00-20:15 artean.

-Haurdunei zuzenduriko igeriketa: ondoezak arindu eta erditzeko unean fisikoki indarrean egoteko prestatzen duen jarduera. Saioak, hilabetez: astearte eta ostegunetan, 15:30-16:20 artean.

Ikastarooz gain, irailean martxan jarritakoek segiko dute datozen hilabeteotan: zumba, cycling, pilates, mantentze gimnasia, yoga, 3.adina, igeriketa hastapena, hobekuntza eta gidatua.

Etumeta-AEK euskaltegia

"Urte berriarekin batera, euskara ikasi edo dakizuna hobetu nahi baduzu, aukera duzu Etumeta AEK euskaltegian. Euskalduntzeko maila guztiak, B1, B2, C1 edo EGA tituluak prestatzeko klaseak, ordutegi ezberdinenetan edo autoikaskuntzan. Aprobetxa ezazu aukera! Egin euskara praktikoa!", Etumeta AEK euskaltegitik luzatu duten gonbita. Matrikulatzeko, idatzi usurbil@aek.eus helbidera edo deitu 607 609 379 helbidera. Informazio gehiago: www.muntteri.blogspot.com.es

Kantu Taldea

Gabonetako etenaldiaren ostean, Usurbilgo Kantu Taldeak urtarrilaren 12an ekingo die berriz entsegu saioei. Urtea hastearekin batera, abiatuko dute ikastaro berria. Saioak, ohi bezala, asteartero, 18:30-19:30 artean, Udarregi Ikastolako kantu gelan. Urte berriko lehen kantu jira, hilaren 30ean, iluntzeko 19:00etan, Mikel Laboa plazatik abiatuta.

KzGunea

Ikastaro berriak, urtarrilean arratsaldez zabalduko duten KzGunean. Honatx hurrengo asteotarako prestatu duten eskaintza:

-Urtarrilak 7-20: 16:00-18:00, Oinarrizko Interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi.

-Urtarrilak 21-26: 16:00-18:00, Facebook: Erabiltzaile gehien dituen sare soziala.

-Urtarrilak 27: 16:00-18:00, Twitter. Momentuan momentuko informazioa.

-Urtarrilak 28: 16:00-18:00, Youtube: Bideoak ikustea baino gehiago.

-Urtarrilak 29: 16:00-18:00, Wikipedia: elkarlaneko entziklopedia digitala.

-Otsailak 1-12: 09:00-11:00, Oinarrizko Interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi (erdaraz).

-Otsailak 15-26: 09:00-11:00, Ofimatika tresnak-LibreOffice (erdaraz).

Informazio gehiago: 943 023 684 / tutor.usurbil@kzgunea.net

Yoga ikastaroa

Einean Guraso Eskolak antolatuta, urriaz geroztik martxan den yoga ikastaroan izen emateko epeak zabalik segitzen du. Ikastaroko saioak Bake Epaitegi atzeko lokalean izaten dira, egun eta orduotan:

-Asteartetan: 17:30.

-Asteazkenetan: 18:30.

-Ostegunetan: 10:00.

Izena eman edo argibide gehiagorako: 636 71 15 14 (Katia).