Eskubaloia, futbola eta pilota, oporren osteko lehen asteburuan

Noaua Aldizkaria 2016ko urt. 8a, 09:54

Herriko kirol taldeak ohiko jardunera itzuliak dira, asteburuan jokatuko dituzte eta, oporren osteko lehen neurketak. Futbola izango dugu Haranen, eskubaloia Oiardo Kiroldegian, eta pilota ostiral iluntze honetan frontoian. Asteburuko kirol agenda segidan:

Futbola Haranen

Urtarrilak 9, larunbata

11:00 Infantil neskak: Usurbil-Intxaurdi A

15:30 Jubenilak: Usurbil F.T.-Lengokoak K.E.

Urtarrilak 10, igandea

17:00 Preferente taldea: Usurbil F.T.-Beasain S.D.

Eskubaloia Kiroldegian

Urtarrilak 10, igandea

09:00 Alebin neskak errendimendua. Entrenamendu saioa.

10:00 Alebin mutilak errendimendua. Entrenamendu saioa.

11:30 Senior neskak, Euskal Liga: Usurbil K.E.-Urnieta

Oharra: behin behineko partiden eskaintza. Aldaketak egon daitezke.

Pilota: Udaberri Txapelketa

Urtarrilak 8, ostirala

20:00 Usurbilgo frontoian: Kadeteak, 3.maila: Pagazpe-Txapagain (Ordizia)

Pagazpe, Klub Arteko finalerdietan

2. Euskal Herriko Klub Arteko Pilota Txapelketako finalerdietarako sailkatu da Usurbilgo Pagazpe Elkartea. Igandean jokatuko ditu azken txanpari begirako neurketak, 17:00etan hasita Amezketako Larrunarri pilotalekuan, aurreko asteburuan ospaturiko azken final laurdenetan nagusitu zen Huarte taldekoen aurka:

Pagazpe-Huarte

Lau t´erdiko neurketa: Quina-P.Etxeberria

Buruz burukoa: Xabier Santxo-Julen Martija

Bikoteka: Urbieta-Gorrotxategi - Laso-Linzoain

Beste finalerdiak, bezperan izango dira; larunbatean 17:00etan, Aurrera Saiaz-Zaramaga taldeen arteko aurrez aurrekoa. Asteburu honetan erabakiko da beraz, urtarrilaren 16an jokatuko den finala handian nortzuk parte hartuko duten. Informazio gehiago: pilotabizi.com