Asteburu haizetsua datorkigu, alerta laranja ezarri dute igande iluntzerako

Noaua Aldizkaria 2016ko urtarrilaren 8a

Bazterrak gogor astinduko omen ditu haizeak, hala dio Euskalmet meteorologia agentziak, astebururako egin duen iragarpenean. Abisu horian egongo gara larunbat eguerdiko 12:00tik aurrera. 100 kilometro orduko haize boladak izan ditzakegu. Okerrera egingo omen du egoerak etzi. Alerta laranja ezarri dute igande iluntzerako, 120-130 kilometro orduko haize boladak izan ditzakegulakoan. Honatx, abisu eta alerten inguruan Euskalmet-ek plazaratu berri dituen oharrak:

Urtarrilak 9, larunbata

12:00-00:00 Abisu horia: haizeguneetan eta mendebaldean bereziki, 100 kilometro ordutik gorako haize boladak. Haizeguneak ez diren tokietan, 60-70 kilometro ordukoak.

Urtarrilak 10, igandea

00:00-21:00 Abisu horia haizeguneetan: 100 kilometro orduko haize boladak. 60-70 kilometro ordukoak haizeguneak ez diren tokietan.

18:00-21:00 Abisu horia haizeguneak ez diren tokietan: 80-90 kilometro orduko haize boladak.

21:00etik aurrera alerta laranja: haizeguneetan, 120-130 kilometro orduko haize-boladak izateko arriskua. Haizeguneak ez diren tokietan, 100 kilometro ordutik gorakoak.

Informazio eguneratua: euskalmet.net