Etumeta AEK euskaltegian matrikulatzeko deia

Noaua Aldizkaria 2016ko urt. 11a, 09:04

“Urte berriarekin batera, euskara ikasi edo dakizuna hobetu nahi baduzu, aukera duzu Etumeta AEK euskaltegian. Euskalduntzeko maila guztiak, B1, B2, C1 edo EGA tituluak prestatzeko klaseak, ordutegi ezberdinenetan edo autoikaskuntzan. Aprobetxa ezazu aukera! Egin euskara praktikoa!”, Etumeta AEK euskaltegitik luzatu duten gonbita. Matrikulatzeko, idatzi usurbil@aek.eus helbidera edo deitu 607 609 379 helbidera. Informazio gehiago: muntteri.blogspot.com.es

5 urterako hitzarmena

Usurbilgo Udalak eta Etumeta-AEK euskaltegiak 5 urterako hitzarmena sinatu zuten abenduaren 15ean. Azken 10 urterako sinatua zutena ordezkatuko du.

Eguberri aurreko sinatze ekitaldia, azaroaren 24ko osoko ohiko bilkuran udalbatzak aipatu hitzarmena aho batez onartu ostean zetorren. Elkarlanerako dokumentu berri honekin, bi helburu nagusi bete nahi dituzte; euskaltegiaren aldetik, “Helduen Euskalduntze eta Alfabetatze-lanen eskaintza sustatzea". Eta Usurbilgo Udalaren aldetik, "Euskaraz Kooperatiba Elkartearekin (AEK) dirulaguntza-erregimena, bestelako zerbitzuak (Mintzalaguna, autoikaskuntza eta euskara azterketak egitea) eta lokalaren erabilpena arautzea".