Igandeko barazkidun Tipi-Tapan parte hartu zenutenok, adi. Honako hauek izan ziren, pintxo festa amaieran eginiko zozketako zenbaki sarituak:
1-150 euroko erosketa balea: 6.468.
2-2 lagunentzako afaria: 3.689.
Abenduaren 31ko 6. Hurbilago San Silvestre Herri Lasterketa amaieran egin zen Hurbilagoren Gabonetako Zozketa sarituak agertzen hasiak dira. Momentuz bakarra agertu da; ondoko irudian duzuen herritarra, Iker Alduntzin. Berari egokitu zaio hirugarren saria; sukalderako tresneria. Opil Goxo saltokian eginiko erosketei esker tokatu zaio. Ondoko argazkian duzue Alduntzin, Opil Goxoko langilearekin batera.
Gogoan izan bestalde, Hurbilagoren Gagonetako Zozketan beste bi sari zozketatu arren, sariok oraindik jaberik ez dutela. Dakiguna da, Aldamu zapata konponketen dendan banatu direla zenbaki sarituak. Baina onuradunak nortzuk diren momentuz, ez dakigu. Zenbaki sarituotako bat duenak, ager dadila bertara:
1-Mendiko bizikleta: 195.891.
2-Telebista: 199.069.
3-Sukaldeko tresneria: 203.803 (Iker Alduntzin herritarrari egokitu zaio).
Irudia: Hurbilago Elkartea.