Lortu dute usurbildarrek. Euskal Herriko Klub Arteko Pilota Txapelketako bigarren edizioko finalerako sailkatu da Pagazpe. Asteburuan Amezketako Larrunarri pilotalekuan Huarte taldekoen aurka jokaturiko finalerdietako hiru neurketak irabazi ostean.
Finala ere frontoi berean jokatuko dute usurbildarrek, urtarrilaren 23an. Tolosako Aurrera Saiaz izango dute aurkari, larunbateko finalerdian Zaramagakoekin lehiatu eta haien aurrean nagusitu ostean.
Emaitzak
Aipatu moduan, finalerdietako neurketa guztiak irabazi zituzten usurbildarrek igande arratsaldean:
Pagazpe 3-0 Huarte
-4 t´erdian: Quina 18-16 Etxeberria
-Banaka: Xabier Santxo 18-10 Martija
-Binakako neurketa: Urbieta-Gorrotxategi 22-9 Mazkiaran-Linzoain
Finala
Aurkariak: Usurbilgo Pagazpe Elkartea-Tolosako Aurrera Saiaz Elkartea
Eguna: urtarrilak 23, igandea.
Tokia: Amezketako Larrunarri pilotalekua.