Doako zerbitzua, 4G sareak eragin ditzakeen arazoak konpontzeko

Noaua Aldizkaria 2016ko urt. 11a, 12:40

4G teknologia berria, telefono mugikorretan orain. Hedadura handieneko estaldura hoberena eskainiko du. Aurrerapen handia suposatuko du; besteak beste, Interneterako konexioaren abiada 150 Mbps-raino azkartzea ADSL-arena gaindituz. Bideoak esaterako, azkarrago igo edo deskargatu ahalko dira. Eta estaldura hobetuko da eraikin barruetan, udalerri txikietan eta landa eremuan. Gure artera datorren teknologia berri hau martxan dute, Europako hainbat herrialdeetan.

Lehen, Lurreko Telebista Digitalak (LTD) baliatzen zuen 800 MHz banda baliatuko du 4G-ak aurrerantzean. LTD-ak erabiltzen duenaren albokoa. Horrek zenbait etxebizitzetako Lurreko Telebista Digitalaren (LTD) seinalean arazoak eragin ditzake. Bereziki, telefono mugikorreko estazioetatik gertuen dauden eraikinetan.

Telebista ondo ikusteko arazorik baldin baduzue, kasuotarako "Llega800" doako zerbitzua jarri du martxan, Espainiako Gobernuko Industria, Energia eta Turismo Ministerioak. Zerbitzu honen bidez, 4G sareak eragin ditzakeen arazoen gaineko informazioa doan jaso ahalko duzue. Eta arazo teknikoak ere doan konponduko dituzue. Arazorik izatekotan, antenan filtro bat jartzea baino ez litzateke egin beharreko aldaketa bakarra.

Arazoak izateko arrisku gehien izan ditzaketen etxebizitzetan, gai honi buruzko eskuorri bat banatuko da. Baina aipaturikoa, bideotatik jaso dezakezue zerbitzu honen inguruko argibide gehiago, doan:

Eskuorria

900 833 999

llega800.es