Errausketaren aurkako taldeei zuzenduriko batzar irekia deitu dute larunbat goizeko 10:00etan Zubietan. "Gipuzkoan hondakinen errausketaren kontra eta Zero Zabor ereduaren alde mobilizatzen diren hainbat talde eta militante larunbat goizean bilduko dira Zubietan. Bertan aurkeztu eta eztabaidatuko dute Zubietako Herri Batzarraren deiari erantzunez prestatu den “Zubieta SOS. Buruaren eta Bihotzaren aldarria” manifestua", deitzaileek ohartarazi dutenez.
Batzar irekian, gaiok hartuko dituzte ahotan:
Batzar irekia
Eguna: urtarrilak 16, larunbata.
Ordua: 10:00.
Tokia: Zubietako frontoi ondoko bilera-gela.
Zehaztasunak:
Gai zerrenda:
-Zubietan Foru Aldundiak eraiki nahi duen errauskailuaren kontrako hurrengo mobilizazioak.
-Batzarrean bertan bildutako talde eta militanteen elkarlana sendotzeko aukerak.
-Gizarte eredu berri baten alde ari diren beste mugimenduekiko loturak.