Aginaga, Usurbil eta Zubietako sagardotegiak, bezeroak hartzeko prest

Noaua Aldizkaria 2016ko urt. 13a, 11:30

Inauguratu da ofizialki, 2016ko txotx denboraldi berria. Zubieta, Aginaga eta  Usurbilgo sagardotegiak bezeroak hartzeko prest dira. Sagardotegien artean, bi urteurren beteko dituzten bi gune aipatu beharrean gaude; batetik, 25 urte beteko ditu Urdairak. Mende laurdenari loturiko asteburua ospatuko dute; larunbat eta igandeko bazkari eta afarietan doan dastatu ahalko dira bertako sagardoak.

Eta gogoan izan bestalde, ostegun iluntze honetan 20:00etan txotx irekiera ekitaldia eta afaria ospatuko dutela Saizar sagardotegian aurpegi ezagun askorekin. Bertaratu nahi duenak erreserba aurrez egin beharko du. 2016. urte honetan, Saizar sagardotegiak 40 urte beteko ditu aurten.

Aginaga sagardotegia

Helbidea: Aginaga auzoa, 20.170 Usurbil.

Telefono zenbakia: 943 36 67 10 // 943 37 06 68.

E-posta: info@aginagasagardotegia.com

Web orria: aginagasagardotegia.com eta aginagahotela.com

Aialde-Berri sagardotegia

Helbidea: Aialde Berri, Santuenea 37, 20.170 Usurbil.

Telefono zenbakia: 943 365 031.

Araeta sagardotegia

Ordutegia: 10:30-18:30 (astelehenetik asteazkenera), 10:30-23:00 (ostegunetik igandera).

Helbidea: Berridi bidea 22, 20.160 Zubieta.

Telefono zenbakia: 943 362 049.

E-posta: araeta@araeta.com

Web orria: araeta.com

Arratzain sagardotegia

Helbidea: Sakabanatuak, 21.

Telefono zenbakia: 943 366 663.

E-posta: info@agroturismoarratzain.com

Web orria: agroturismoarratzain.com

Iruin sagardotegia

Helbidea: Petritza bidea 12, 20.160 Zubieta.

Tlf/fax zenbakia: 943 361 229.

E-posta: ion@iruinsagardotegia.com

Web orria: iruinsagardotegia.com


Saizar sagardotegia

Helbidea: Kalezar 39, 20.170 Usurbil.

Telefono zenbakia: 943 37 39 95.

Web orria:  www.sidrassaizar.com

E-posta: sidreria@sidrassaizar.com

Urdaira sagardotegia


Helbidea: Urdaira baserria, Aginaga, 20.170 Usurbil.

Telefono zenbakia: 943 372 691.

Web orria: urdairasagardotegia.com