310 langabetu abenduan Usurbilen

Noaua Aldizkaria 2016ko urt. 14a, 12:53

Azarotik abendura zertxobait behera egin du langabeziak Usurbilen; 313tik 310era murriztu da, lanik gabe dauden herritarren zenbatekoa. Gizon eta emakume langabetu kopuruen arteko desorekak eragin du beherakada. 45 urtetik gorako gizonezkoen artean, 9 langabetu gutxiago zenbatu ditu Estatuko Enplegu Zerbitzuak. Aldiz, 6 langabetu gehiago, 25 urtetik beherako eta 45 urtetik gorako emakumezkoen artean. Emaitza argia da; emakumezko langabetu gehiago dezente gehiago dago udalerri honetan. 167 emakumezko eta 143 gizonezko lanik gabe, abenduan.

Usurbilen bezala, Buruntzaldean ere 19 langabetu gutxiago zenbatu zituzten abenduan. Eta Gipuzkoan 415 langabetu gutxiago. Kontratazio datuei dagokienean, behera egin zuen joan den hilabetean, Usurbilen erregistraturiko kontratu kopuruak; 325etik 311ra hain zuzen. Gehienak, 293, aldi baterako sinatu ziren. Oraingoan ere, emakumezkoak baino (151) gizonezko gehiago (160) kontratatu ziren urte amaieran.

2015eko abendua

Usurbil: 310.     Buruntzaldea: 4.192.    Gipuzkoa: 41.335.

Sexuaren eta adinaren arabera

Gizonezkoak: 143.

25 urtetik behera: 8.

25-44 urte artean: 70.

45 urtetik gora: 65.


Emakumezkoak: 167.

25 urtetik behera: 7.

25-44 urte artean: 83.

45 urtetik gora: 77.

Sektorearen arabera

Nekazaritza: 6.

Industria: 44.

Eraikuntza: 30.

Zerbitzuak: 209.

Aurretik lanik gabe: 21.

Langabezia Buruntzaldean

Andoain: 895.

Astigarraga: 299.

Hernani: 1.175.

Lasarte-Oria: 1.193.

Urnieta: 320.

Usurbil: 310.

Guztira: 4.192.

Langabezia Gipuzkoan

Guztira: 41.335.

Erregistraturiko lan kontratuak

Gipuzkoan: 20.064.

Buruntzaldean: 1.850.

Usurbilen: 311.

Aldi baterakoak: 293.

Zerbitzuen sektorean: 212.

Sexuaren arabera: 160 lan kontratu gizonezkoenak, 151 emakumezkoenak.