Iragarritako elurrak mendi gainak zuritu ditzake

Noaua Aldizkaria 2016ko urt. 15a, 06:30

Abisu horia aktibatu dute elurragatik, larunbat eguerdiko 12:00ak arte. Ostiral goizean 800-1.000 metrotik gora zuritu dezake. Baina egunean zehar, elur maila jaisten joango omen da. Arratsalde parterako, 500-600 metrotaraino. "Noizbehinka beherago jaitsiko da arratsaldean eta gauean ekialdean eta ekaitz-guneetan. Zaparrada txikiak botako ditu, noizbehinka ertainak, batez ere egunaren bigarren partean eta kantauri isurialdean. Trumoi-ekaitzak izan daitezke eta txingorra egin dezake, bereziki kantauri isurialdean", Euskalmet meteorologia agentziak ohartarazi duenez.

500-600 metrotan mantenduko da elur maila larunbat goizera arte. Gero egunean zehar, gorantz egingo du, 1.000-1.200 metrora arte.

Usurbilen herri gunean ez da elurrik espero noski. Iragarpenaren arabera ordea, mendi gainak zuritu ditzake ostiral iluntze eta gau partean.

Informazio eguneratua: euskalmet.eus