Larrialdi zerbitzuek berri eman dutenez, Oria ibaian aurkitu berri dute, ostiral goizaldeaz geroztik desagertua zegoen herritarraren hilotza.
Suhiltzaileak, Ertzaintza, Gurutze Gorria eta DYA aritu dira larunbat arratsaldeaz geroztik, bilaketa lanetan.
Ostiral goizaldean, angula bila atera omen zen 49 urteko gizonezko usurbildarra eta ordutik ez zuten bere berririk. Agertzen ez zela ikusita, senideek, bere desagerketa salatu zuten larunbat arratsaldean. Bere ibilgailua segituan aurkitu zuten Aginagan. Inguruetan aritu ziren bilatzen. Baita Oria ibaian ere.
Larunbat iluntzean bertan behera utzi zituzten bilaketa lanak igande goiz honetan martxan jarri eta ordu gutxira eman da ezagutzera albistea.