Andatza M.K.T.-k osatu du, 2016rako txangoen egitaraua

Noaua Aldizkaria 2016ko urt. 18a, 11:58

Zuen laguntzaz diseinatu dute Euskal Herriko nahiz Piririnioetako txokoak ezagutzera eramango gaituzten txangoen eskaintza. Gogoan izan, urte amaieran mendizaleen ekarpenak jasotzeko deialdia egin zuen Andatza M.K.T.-k. Bilgunetik aditzera eman dutenez, guztira 19 proposamen jaso dituzte, “eta horietatik egokienak txertatu ditugu 2016ko egitarauan”. Bada aldaketarik aurtengorako; uztailean, Santixabelen osteko asteburuan Pirinioetara antolatu ohi duten irteera aurten irailera atzeratu, eta horren ordez, egun pasa bat antolatu dute.

"Hotzak akabatzen", abiapuntua

Irteeren abiapuntua Andatza mendia izango da aurtengoan ere. Urtarrilaren 31n Irisasi BTT “Hotzak akabatzen” 2016 proba antolatu da, “egun egokia izango da Andatzara gerturatu, mendi buelta eman eta partaideei animatu ahal izateko”. Goizeko 09:30etan abiatuko dira kirolariak, frontoitik. Izen emateko epeak zabalik segiko du urtarrilaren 30era arte, kirolprobak.com atarian. 15 euro federatuek, 18 euro federatu gabeek. Proba egunean (09:15ak baino lehen), 22 euro denentzat. Partaideek, 30 eta 40 kilometrotako ibilbide bana izango dute aukeran.

Aldaketak egon daitezke

Behin behinekoa da egitaraua, aurreikusi diren irteerak aldatu edo bertan behera utzi ditzake antolakuntzak. Horregatik, “irteerak burutuko direla egiaztatu egin behar da antolatzaileekin”. Bestalde, gogoan izan, txango guztiotan parte hartzeko ezinbestekoa izango dela mendiko federatua izatea. Tramitazioaren berri andatzamendizale.info atarian jaso dezakezue. Honatx antolatu diren irteerak:

-Urtarrilak 31: Irisasi BTT 2016.

-Otsailak 14: Epele-Ugaldetxo.

-Martxoak 13: Hondarribia-Pasaia.

-Apirilak 10: Barandio-Altube.

-Maiatzak 7,8: Herri Urrats. Egun bat edo biko irteera aukeran:

Egun batekoa: Lizuniaga-Senpere.

Bi egunetakoa: Ereñozu-Lesaka, Lesaka-Senpere.

-Ekainak 12: Lizarrusti-Ganbo-Amezketa.

-Uztailak 10: Otzaurte-Aizkorri-Arantzazu.

-Irailak 9-11: 3 eguneko irteera Ordesara:

Lehen eguna: Pradera-Góriz.

Bigarren eguna: Góriz-Monte Perdido-Faja Pelay-Pradera.

Hirugarren eguna: Pradera-Tozal de Mallo.

-Urriak 2: irteera Iparraldera: Heleta-Hortzaize.

-Azaroak 5: Toloño.

-Azaroak 24-26: Mendi Astea.

Informazio gehiago: andatzamendizale.info