Musika eta kalejirez mozorrotua dator, otsailaren 6ko Inauteri Festa

Noaua Aldizkaria 2016ko urt. 18a, 12:25

Iragarri dizuegu asteotan; lan mundua mozorrotzera goaz otsailaren 6an ospatuko dugun Inauteri Festan. Lanbideak ditugu, parranda koloretsurako aitzakia aurtengoan. Prestatu zuen jantzia eta otsailaren 6an atera kalera, egun osoko ekitaldi eskaintzan murgiltzeko aukera aparta izango baita. Kalejirak eta Dj saioa ere izango dugu. Halere, bezperan, otsailaren 5ean, helduko dira inauteriak, ikasleen, eta aurten estreinakoz, baita Orbeldi dantza taldekoen eskutik:

Otsailak 5, ostirala

Goizean, Udarregi Ikastolako ikasleen mozorro desfilea, Kaxkoan barrena.

11:00 Udarregi Ikastolako ikasleen ikuskizuna Oiardo Kiroldegian. Sarrera mugatua, ikasleen sendientzat.

18:30 Orbeldi Usurbilgo Dantza Taldearen kalejira Kaxkoan zehar.

Otsailak 6, larunbata

12:30 Udaletxetik abiatuta, Lauburu Usurbilgo Erraldoi eta Buruhandien Konpartsaren kalejira, dultzaineroek lagunduta.

16:00 Karaoke Festa Gaztelekuan. Mozorrotuta etorri!!!

17:00 Frontoitik abiatuta, Burrunbazale txarangarekin kalejira, herriko kaleetan barrena.

19:00-21:00 DJ VAN frontoian.

23:00 DJ VAN berriz frontoian.

Antolatzailea: NOAUA! Kultur Elkartea.