Sahararako laguntza bilketa, larunbatean Urbilen

Noaua Aldizkaria 2016ko urt. 19a, 08:54

Errefuxiatu kanpamenduetarako laguntza bilduko du larunbat honetan, urtarrilaren 23an Urbil merkatalgunean, Lasarte-Oriako Sahararen Lagunak Taldeak. Egunean zehar, produktuok emanez, elkartasun ekimen honetan parte hartzeko aukera izango duzue; sardinak oliotan, arroza, azukrea, pasta, konpresak, hegaluzea oliotan eta lekaleak. Bildutako elikagaiak, otsailean helaraziko dira Saharara, Euskal Herritik abiatuko den elkartasun karabanaren baitan.