Tren zerbitzu bereziak gauez eta Donostia Egunez, hiriburura joateko

Noaua Aldizkaria 2016ko urt. 19a, 10:25

Urtarrilaren 20ko ospakizunetara joan nahi duenak, trenez egin dezake joan etorria, zerbitzuak indartu ditu eta Euskotrenek. Urtarrilaren 19 honetan, gau osoan zehar tren zerbitzu bereziak izango dira. Baita urtarrilaren 20an ere. Lotura hauetan dituzue ordutegiak:

Urtarrilak 19: tren zerbitzua gau osoan

Urtarrilak 20: tren zerbitzu bereziak, egunean zehar

Informazio gehiago:

902 543 210

euskotren.eus

Twitter: @euskotrenEJGV

Amarako autobus geltokia kendu asmo du Lurraldebusek

"Ez dute geraldirik egingo Pio XII.an. Antiguatik sartuko dira eta San Martin 25 geralekutik Askatasunaren Hiribideko 24ko geralekura joango dira zuzenean", Lurraldebusek ohartarazi duenez. Etorkizunean, Usurbil hiriburuarekin lotzen zuen zerbitzua murriztuko du honenbestez. Orain arte, Amarako Pio XII plazakoa baitzen zerbitzu honen azken geltokia.

Beraz, Usurbildik Donostiara autobusez zoaztenontzat, San Martin kalean (erdigunean) izango duzue autobusetik jaisteko azken aukera. Eta Donostiatik Usurbila itzultzeko lehenengo geltokia berriz, Askatasunaren Hiribidean kokatua dagoena izango da. Autobusa ez da Amarara sartuko.

Azken orduan, bertan behera

Gaurkoz, ez dago argi, Lurraldebusek noiz kenduko duen Amarako geltokia. Hasiera batean, aurreko larunbatean ezabatzekoak ziren, berez, bezperan, ostiralean inauguratzekoak baitziren Donostiako autobusen joan etorrirako gune berria. Baina bertan behera geratu zen irekiera ekitaldia, Donostiako Udalaren esanetan, jaso dituzten azken txosten teknikoen arabera, muturreko egoerei aurre egiteko beharrezko segurtasun baldintzak ez baititu betetzen. Zehazteke dago, noiz irekiko duten Amarako Pio XII plazakoa ordezkatuko duen bus geltoki berria.

Ordura arte, Amarakoak zabalik jarraituko duela iragarri du Lurralbusek ohar bidez. "Larunbatetik aurrera Lurraldebuseko zenbait lineetan aurreikusitako aldaketak ez dira indarrean jarriko", adierazi dute. Momentuz ez behintzat. Bus geltoki berria irekitzen dutenean ordea, Amarako autobusen geltoki zaharra itxiko dute. Eta aldaketarik ez bada behintzat, Lurraldebusek orain arte Amarairaino eskaintzen zuen zerbitzua murriztuko du. Usurbildik Donostia erdiguneraino soilik joan eta itzuli ahalko gara autobusez. Pdf honetan duzue, nola berrantolatu asmo duten Donostiako geltokien sarea:

Donostiako bus geltokiak

Informazio gehiago:

943 415 208 (astelehenetik ostegunera, 08:30-13:30/15:00-17:15// ostiraletan, 08:00-15:00 artean).

gfa_garraio_idazk@gipuzkoa.eus

lurraldebus.eus