Danborrada, Udarregi Ikastolan

Noaua Aldizkaria 2016ko urt. 19a, 17:56

Urtero moduan, Donostia Egunari aurre hartu eta Gipuzkoako hiriburuko jaialdiaren bezperan, danborrada saioak eskaini dituzte Udarregi Ikastolako Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasleek astearte arratsalde honetan. Ateri zen gainera, eta Agerialdeko plazara irten ahal dira danbor jole gaztetxoak. Fin asko jarraitu dute abestien erritmoa.

Asteazkeneko Donostia Egunez jai izango dute Udarregi Ikastolan. Ostegunean itzuliko dira ikasgeletara.