Zientzia eta teknologiaren arloko gaien eta ikerketen euskarazko dibulgazioa, kazetaritza, eta gizarteratzea bultzatzea, saritzea eta aitortzea. Hauexek dira, beste urte batez martxan den CAF-Elhuyar Sariketaren helburua. Ekimenean parte hartzeko aukerak zabalik segitzen du; lanak aurkezteko otsailaren 11ra arteko epea dute interesdunek. Hiru kategoria hauetan parte hartu daiteke:
-Dibulgazio-artikulu originalak. Kategoria honetan, euskaraz sortutako zientzia eta teknologiaren dibulgazio-lanak saritzen dira. Bi azpikategoriatan banatuta dago:
- Dibulgazio-artikulu orokorrak.
- Egilearen doktore-tesian oinarritutako dibulgazio-artikuluak.
-Zientzia-kazetaritzaren arloko lanak. Kategoria honetan, euskaraz sortu eta argitaratutako kazetaritza-lanak, edozein formatu eta generotakoak, saritzen dira.
-Zientzia gizartean sorkuntza-beka. Kategoria honetan, zientziaren/teknologiaren eta gizartearen arteko elkarrekintza lantzen duten proiektuak bultzatzen dira. Proiektuek izaera zientifikoa, artistikoa zein soziologikoa izan dezakete, eta arlo zientifikoa eta soziala harremanetan jartzea da haien muina.
Sariketaren oinarriak ikusteko: CAF-Elhuyar Sariak
Irudia: Elhuyar.