"Inauteriak Usurbilen", Udarregi Ikastolakoek otsailaren 5ean eskainiko duten ikuskizuna

Noaua Aldizkaria 2016ko urt. 21a, 10:23

Ikusmina sortu eta txalo zaparrada jaso ohi duen inauterietako ikuskizuna prestatzen dabiltza Udarregi Ikastolako ikasle eta irakasleak. "Inauteriak Usurbilen" izena jarri diote, 2016ko emanaldiari. Ohi bezala, HH, LH eta DBH-ko ikasleek parte hartuko dute, aurten inoiz baino goizago datozen mozorro festetako ekitaldian. Otsailaren 5ean ospatuko da, Oiardo Kiroldegian, Kaxkoan zehar desfilatu ostean. Erritmo bizidun koreografia ikusgarriekin eta mozorro koloretsuekin txundituko gaituzte beste behin,

Santa Ageda egunez egokituko da aurten inauterietako ikuskizuna. Bezperan, baserritar jantziekin eta makila eskuetan, kantu eskean irtengo dira Udarregi Ikastolakoak. Argi denez, aurtengo negu parteko ospakizunak bata bestearen atzetik datoz:

Otsailak 4, osteguna

Santa Ageda bezperako ospakizunak.

Otsailak 5, ostirala

10:30 Udarregi Ikastolako LH-ko ikasleen mozorro desfilea, Kaxkoan barrena.

11:00 Udarregi Ikastolako ikasleen ikuskizuna Oiardo Kiroldegian. Sarrera mugatua, ikasleen sendientzat.

18:30 Orbeldi Usurbilgo Dantza Taldearen kalejira Kaxkoan zehar.

Otsailak 6, larunbata

12:30 Udaletxetik abiatuta, Lauburu Usurbilgo Erraldoi eta Buruhandien Konpartsaren kalejira, dultzaineroek lagunduta.

16:00 Karaoke Festa Gaztelekuan. Mozorrotuta etorri!!!

17:00 Frontoitik abiatuta, Burrunbazale txarangarekin kalejira, herriko kaleetan barrena.

19:00-21:00 DJ VAN frontoian.

23:00 DJ VAN berriz frontoian.

Antolatzailea: NOAUA! Kultur Elkartea.