Pagazpe, Euskal Herriko Klub Arteko Pilota Txapelketako finalean

Noaua Aldizkaria 2016ko urt. 22a, 01:04

Euskal Herriko Klub Arteko Pilota Txapelketako bigarren edizioa irabaztetik oso gertu dira usurbildarrak. Finalerako sailkatu baitzen Pagazpe, duela bi aste, Huarte taldekoen aurka Amezketako Larrunarri pilotalekuan jokaturiko finalerdietako hiru neurketak irabazi ostean.

Finala ere frontoi berean jokatuko dute usurbildarrek larunbat honetan, urtarrilaren 23an. Tolosako Aurrera Saiaz izango dute aurkari.

Emaitzak

Aipatu moduan, finalerdietako neurketa guztiak irabazi zituzten usurbildarrek urtarrilaren 10ean:

Pagazpe 3-0 Huarte

-4 t´erdian: Quina 18-16 Etxeberria

-Banaka: Xabier Santxo 18-10 Martija

-Binakako neurketa: Urbieta-Gorrotxategi 22-9 Mazkiaran-Linzoain

Finala larunbatean

Larunbatean ospatuko da Euskal Herriko Klub Arteko Pilota Txapelketako bigarren edizioko finala. 17:00etan hasita Amezketako Larrunarri frontoian, aurrez aurre, Usurbilgo Pagazpe eta Tolosako Aurrera-Saiaz elkarteak. Finalaren aurretik, egun osoko ospakizunak izango dira Amezketan:

11:00 Kalejira.

12:00 Txapelketan parte hartu duten klubetako ordezkarien bilkura kultur etxean: txapelketaren balantzea.

14:00 Txapelketako partaideen bazkaria, Amezketako Arkaitzpe jatetxean.

17:00 Finala, Larrunarri frontoian: Pagazpe-Aurrera Saiaz.

Informazio gehiago: pilotabizi.com