Etxeko sagardotegiak, larunbateko Zarauzko Sagardo Egunean

Noaua Aldizkaria 2016ko urtarrilaren 22a

Zurekin ostalari elkarteak antolaturiko Sagardo Eguna larunbatean Zarautzen. Usurbil aldeko zaporea izango da aurtengoan ere. Hitzorduan parte hartuko duten zortzi ekoizleetatik 3 herrikoak baititugu; Urdaira, Aginaga eta Saizar sagardotegiak hain zuzen. Postuen eskaintza, Aburuza (Aduna), Izeta (Aia), Lizeaga (Astigarraga), Petritegi (Astigarraga) eta Satxota (Aia) sagardotegiek osatuko dute.

Bakoitzak 5-6 sagardo kaxa eramango ditu, 70 bat botila guztira. Zarauzko Musika Plazara bertaratzen denak, 5 euro ordaindu eta trukean sagardoa doan edateko edalontzia eta Euskal Okela etxeko txuleta pintxoa eskuratu ahalko du. Zarauzko Sagardo Eguna, Goizeko Ihintza txistulariek eta Motxian bertso eskolako kideek girotuko dute.