Igandera arte atzeratua, Euskal Herriko Klub Arteko Pilota Txapelketako finala

Noaua Aldizkaria 2016ko urt. 25a, 10:40

Pagazpe elkartea larunbatean Amezketan jokatzekoa zen Euskal Herriko Klub Arteko Pilota Txapelketako finala igande honetara, urtarrilaren 31ra atzeratzea erabaki dute antolatzaileek. "Amezketako Larrunarri pilotalekua ez zegoen partidak jokatzeko moduan, bertan zegoen hezetasun handiaren ondorioz. Amezketako plazara jende asko gerturatu den arren jaialdiaz gozatzera, frontoiaren egoera ikusita ez jokatzea erabaki da", ohartarazi dute antolatzaileek.

Finala jokatzeko eguna pilota elkarteekin batera erabaki dute. "Finala jokatzekoak ziren pilotariei utzi zaie noiz jokatu erabakitzeko ardura, eta azkenean, Euskal Herriko Klun Arteko 2. Txapelketa Nazionalaren finalak urtarrilaren 31an jokatuko dira, arratsaldeko 17:00etan, Amezketako Larrunarri pilotalekuan", adierazi dute.

Tolosako Aurrera Saiazekin lehiatuko da Usurbilgo Pagazpe Elkartea. Aldaketarik ez bada, honatx finaletan jokatuko diren partidak eta neurketotan parte hartuko duten bi taldeotako pilotarien berri:

-4 t´erdian: Elola-Quina

-Banaka: Urretabizkaia-Santxo

-Binakako neurketa: E. Labaka-Arratibel Urbieta-Gorrotxategi

Informazio gehiago: pilotabizi.com