148 lagun izena emanda, Irisasi BTT "Hotzak Akabatzen" probarako

Noaua Aldizkaria 2016ko urt. 25a, 08:27

Urtarrilaren 31n ospatuko den kirol ekimena gerturatzen ari dela nabari da. Azken egunotan gorakada nabarmena izan du izen emate kopuruak. Astelehen goiz honetarako jada, 148 lagun ziren igande honetako probarako apuntatu direnak. Gipuzkoarrak gehienak, nahiz Euskal Herriko beste txoko batzuetatik ere parte hartzekotan izan. Tartean, nola ez, usurbildarrak ditugu:

-Boris Campoo.

-Mikel Castresana Etxeberria.

-Jonathan Garmendia Moreno.

-Imanol Goenaga Urbistondo.

-Jokin Iartza Zubiria.

-Aitor Izagirre Lopetegi.

-Beñat Lacar Camino.

-Aritz Martin Lizaso.

-Diego Martinez Gomez.

-Iurgi Mendiluze Zuloaga.

-Eñaut Pagola Bereziartua.

-Jose Manuel Regueira Lopez.

-Unai Sagarzazu.

-Cristopher Tollan.

-Jon Mikel Zabala Arizmendi.

-Javier Zubiria Ayerza.

-Eñaut Zuriarrain Urdanpilleta.

Izen ematea zabalik, urtarrilaren 30era arte

Irisasi BTT "Hotzak akabatzen", urtarrilaren 31n ospatuko da. Goizeko 09:30etan abiatuko dira mendi bizikletako proba honetan parte hartzera animatzen diren kirolariak frontoitik. Haientzat guztientzat, zabalik dago jada izen ematea urtarrilaren 30era arte, kirolprobak.com atarian. 15 euro ordaindu beharko dituzte federatuek, 18 euro federatu gabeek. Euskal Herri luze eta zabaleko kirolariak dira, apuntatukoen artean. Baita etxekoak ere.

Gogoan izan, hilaren 30era arte zabalik jarraituko du izen emateko epeak. Baina proba egunean bertan, 09:15ak baino lehen ere apuntatzeko aukera egongo da; 22 euroren truke (bai federatu zein federatu gabeek). Proba, 15 urtetik gorakoei zuzendua dago.

Oparien zozketa

Parte hartu asmo dutenek, bi ibilbide izango dituzte aukeran; motza, 25-30 kilometro ingurukoa; eta luzea, 40 kilometro ingurukoa. Antolatzaileek ohartarazi dutenez ordea, "ibilbidea aldatu daiteke, eguraldiaren baldintza eta mendiaren egoeraren arabera". Bidean, asistentzia eskaini eta janari eta edari beroa banatuko da.

Proba amaieran, bizikletak garbitzeko mangerak izango dira, dutxen zerbitzua Oiardo Kiroldegian, Craft markako kirola egiteko kamiseta eta Saizar botila sagardo bana jasoko du partaide bakoitzak, hamaiketakoarekin batera. Opari gehiago irabazteko aukera egongo da, egingo diren zozketetan. Informazio gehiago: andatzamendizale.info

350 lagun iaz

500 partaiderentzako lekua dago Irisasi BTT "Hotzak akabatzen" 2016 proban. Iaz 350 lagun erakarri zituen hitzorduak. Hotz galanta egin zuen, baina egun eguzkitsua suertatu zen. Ia aurten zer nolako giroa egokitzen den. Iazko irudiak, hemen: Irisasi BTT "Hotzak akabatzen" 2015