Euskal Herriko 8. Mus Txapelketako kanporaketa igandean Aitzagan

Noaua Aldizkaria 2016ko urt. 25a, 10:56

Abian da, martxoaren 5ean Zuberoako Urdiñarben amaituko den Euskal Herri mailako mus zaleen arteko lehia. Udalerri mailako kanporaketak jokatuko dira asteotan. Usurbilgoa igandean, urtarrilaren 31n, 16:30etan hasita Aitzaga Elkartean. Ordu erdi lehenago zabalduko dute, karta jokoan aritzeko izen ematea. Bikoteko, 20 euro ordaindu beharko dira. Antolatzaileek, izen emate kopuruaren arabera erabakiko dute hain zuzen, zenbat bikote sailkatu ahalko diren Gipuzkoa mailako finalera:

4-10 bikote aurkezten badira: bikote 1, herrialde mailako finalera.

11-18 bikote aurkeztuz gero: 2 bikote.

19-25 bikote aurkeztuz gero: 3 bikote.

26 bikotetik gora aurkeztuz gero: 4 bikote.

Egutegia:

-Urtarrilak 31, igandea

16:30 Usurbilgo kanporaketa, Aitzaga Elkartean.

Izen ematea: 20 euro bikoteko (16:00-16:30 artean).

Sariak: 2 lagunentzako afariak Saizar eta Aginaga sagardotegietan, Bruño etxekoen txangurro eta muskuiluak.

-Otsailak 20, larunbata

7 herrialdeetako finalak.

Sariak: txapelak, garai ikurrak, asteburuko egonaldiak, bazkari eta afariak…

-Martxoak 5, larunbata

Final nazionala Urdiñarben (Zuberoa).

Sariak:

Txapeldunak: txapela, garai ikurra, 3.000 euro eta Karibera bidaia dena barne, 4 lagunentzat.

Txapeldun ordeak: garai ikurra, 1.500 euro eta bi lagunentzako bidaia Kanariar Uharteetara.

3. bikote sailkatua: 750 euro eta asteburuko egonaldia 4 lagunentzat.

4. bikote sailkatua: 500 euro eta euskaraz ikasteko urte osorako 2 matrikula.

5-16 postu arteko bikote sailkatuentzat: sari txikiagoak.

Oharrak:

-Euskal Herriko Mus Federazioak txapelketarako prestaturiko arauen arabera jokatuko da.

-Epaileen erabakiak mugiezinak izango dira.

-Txapelketako arauak eta informazio gehiago: ehmus.eus

Antolatzailea: Euskal Herriko Mus Federazioa.