2016-17 ikasturterako ikastetxeetako matrikulazio epea zabalik

Noaua Aldizkaria 2016ko urt. 25a, 11:20

Datorren 2016-17 ikasturterako matrikulazio epea zabalik dago astelehen honetatik, ikastetxeetan. Udarregi Ikastolan, Aginagako eta Zubietako Eskola Txikietan izen emateko aukera duzue bi astez, otsailaren 5 era arte. Hemen dituzue, ikastetxeekin hartuemanetan jartzeko bideen inguruko informazioa:

Udarregi Ikastola

Epea: urtarrilak 25-otsailak 5 (bi egunok barne).

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

-Udalak egindako bizikidetza ziurtagiria.

-Familia-liburuaren kopia.

-Gurasoen NANaren kopia.

-Matrikulatu beharreko ikaslearen Gizarte Asegurantzako txartelaren kopia.

-Kontu korronte baten zenbakia (Swift BIC, IBAN kontu korrontea).

Eskaintza:

-0-16 urte arteko irakaskuntza arautua. Konfiantzaren Pedagogia 3-6 urte arteko geletan.

-Heziketa euskalduna.

-Balore eta jarreren lanketa.

-Irakasuntza Eleanitza.

-Orientazio Departamendua.

-Heziketa Behar Bereziak dituztenentzat Laguntza Gela.

-Hizkuntzetarako irakasle espezialistak.

-Informazio eta Komunikazio-Teknologiak.

-Garraioa auzo guztietara.

-Jangela.

-Ikasleen Goizeko Zaintza.

-Eskolaz kanpoko jarduerak.

Informazio gehiago:

943 36 12 16

Gernika ibilbidea

udarregi.eus

Aginagako Eskola Txikia

Epea: urtarrilak 25-otsailak 5 (9:30-16:30).

Eskaintza:

-2-12 urte artekoentzat euskarazko irakaskuntza eskaintza zabala doan.

-Jantoki zerbitzua.

-Eskola-txikien artean koordinatutako proiektu konstruktibismoan oinarrituz.

-Eskola-txikien arteko elkarbizitza.

-Eskola orduz kanpoko kirola.

-Goizeko gela, 8:00-9:30 artean.

Informazio gehiago:

Erriberako Kalea 7

943 372 044

012261aa@hezkuntza.net

aginaga.eskolatxikiak.org

Zubietako Eskola Txikia

Epea: urtarrilak 25-otsailak 5.

Informazio gehiago:

943 372 931

012219aa@hezkuntza.net edo zubieta@eskolatxikiak.org

www.zubieta.eskolatxikiak.org