Erraustegiaren inguruko hitzaldia ostiralean

Noaua Aldizkaria 2016ko urt. 25a, 12:18

"Errauskailua Gipuzkoan. Ez al genuen, ba, gelditu?" hitzaldia antolatu du Erraustegia Erabakia, erraustegiaren inguruan herri galdeketa egitea eskatzeko sortua den Usurbilgo herri plataformak, ostiral honetarako, urtarrilaren 29rako arratsaldeko 18:30etan Potxoenean. Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko (GHK) lehendakari ohi Ainhoa Intxaurrandieta ariko da hizlari lanetan, antolatzaileek aurreratu digutenez.

"Ainhoa Intxaurrandieta zinegotzia da (EH Bildu) Lezon eta aurreko legealdian Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioaren lehendakari izan zen. Intxaurrandietaren agintaldian Zubietako errauskailua bukatutzat utzi zen eta aldi berean bultzada handia hartu zuen Zero Zabor ereduak Gipuzkoan: %70 edo gehiago birziklatzen duten udaletako herritarrak gipuzkoarren %31 izatera iritsi ziren".