Larunbateko kantu-jiraren atariko entsegua gaur

Noaua Aldizkaria 2016ko urt. 26a, 11:34

Gabonetako etenaldiaren ostean, Usurbilgo Kantu Taldeak urtarrilaren 12an ekin zienĀ berriz entsegu saioei. Urtea hastearekin batera ikastaro berria abiatu zuten. Gogoan izan, parte hartu nahi dutenentzako izen ematea, 10 euro dira. "Edozein herritarrek euskal kantuen ikastaroan parte hartzeko aukera du. Kantu zaharrakĀ eta berriak ikasiz edo errepasatuz", berri eman dute Kantu Taldetik.

Saioak, ohi bezala, asteartero, 18:30-19:30 artean izaten dira, Udarregi Ikastolako kantu gelan, ikastolako irakasle Susi Elosegik bideratuta. Gaur bilduko dira berriz. Astearte honetakoa gainera, larunbaterako antolatua duten 2016ko lehen kantu-jiraren atariko saioa izango da.

Urte berriko lehen kantu jira aipatu moduan, urtarrilaren 30ean, iluntzeko 19:00etan, Mikel Laboa plazatik abiatuta.