Argia Sarien banaketa, ostiralean Atxega Jauregian

Noaua Aldizkaria 2016ko urt. 26a, 08:32

Euskal komunikazioaren esparruan nabarmendu diren norbanako eta proiektuak sarituko dituzte, ostiral bazkalostean Atxega Jauregian ospatuko den 2016ko Argia Sarien banaketa ekitaldian. 27. edizio honetan ere, "urteroko errekonozimendua egin nahi die ARGIAk sari hauen bitartez prentsa idatzian, ikus-entzunezkoetan, irratian, interneten eta sustapen-ekintzen alorrean nabarmendu direnei".

Argiaren lan taldeak hautatzen ditu sarituak, beti ere "komunikazio alorreko adituen laguntzarekin eta ARGIA osatzen dugun komunitatearen ekarpen ugari bezain baliagarriak kontuan hartuta".

Ostiraleko sari banaketa ekitaldia, zuzenean eskainiko dute antolatzaileek, arratsaldeko 16:00etatik aurrera argia.eus atarian, streaming bidez. Sare sozialetan ere, #ArgiaSariak traolaren bidez ekitaldiaren jarraipena eta sarituen berri ematen joango dira.

Iazko sarituak

Entzun! (Prentsa idatzia); Zebrabidea (Irratia); Hamaika Telebistako IDEMtitateak saioa (Ikusentzunezkoak); Iparraldeko euskal hedabideen hauteskundeetako jarraipena (Internet); Gure Esku Dago (Sustapen ekintza) eta Aiaraldea Komunikazio Leihoa (Merezimenduzko saria). Hauexek izan ziren 2015eko Argia Sariak. Ondoko irudian dituzue.