Kopla eta mozorro artean biziko gara, otsailaren 4tik 6ra

Noaua Aldizkaria 2016ko urt. 26a, 13:42

Neguko ospakizunak bat bestearen atzetik datoz aurten. Santa Ageda bezpera izango dugu otsailaren 4a; koplak abestera irtengo dira ikastetxeak. Eta biharamunetik aurrera, otsailaren 5ean eta 6an Inauteriez mozorrotuko zaigu udalerria. Honatx gaurkoz hiru egunotarako antolatu diren ekitaldien zerrenda:

Otsailak 4, osteguna

Goizean, Aginagatik barrena koplak abesten irtengo dira Eskola Txikikoak.

15:00 Santa Ageda bezperako eskean irtengo dira Udarregi Ikastolako ikasle eta irakasleak.

16:10 aldera, eskearen amaierako ekitaldia frontoian.

Otsailak 5, ostirala

Egunean zehar, Aginagako Eskola Txikian, sukaldariz mozorrotu eta gai honi loturiko abesti eta jolasak egingo dituzte.

10:15 Udarregi Ikastolako LH-ko ikasleen mozorro desfilea, Kaxkoan barrena.

10:55 HHko haurrak ikastolatik aterako dira Kiroldegira joateko.

11:10 LH eta DBHkoen sarrera Kiroldegira, “Martxa” dantzatuz.

11:15 Udarregi Ikastolako ikasleen ikuskizuna Oiardo Kiroldegian: “Inauteriak Usurbilen”. Sarrera mugatua, ikasleen sendientzat.

15:45 aldera, inauteri festa Zubietako Eskolan. Ondoren, Guraso Elkarteak banaturiko askaria.

18:30 Usurbilgo Orbeldi Dantza Taldearen kalejira Kaxkoan barrena, Oiardo Kiroldegitik abiatuta.

19:30 Orbeldi dantza taldearen emanaldia Mikel Laboa plazan. Eguraldi txarra egiten badu, frontoian. Dantza taldetik, ekimenok “ikustera gonbidatzen zaituztegu!”. Luzaideko inauterietako dantzen erakustaldia egin asmo dute.

Otsailak 6, larunbata

12:30 Udaletxetik abiatuta, erraldoi txiki, handi eta buruhandien kalejira bikaina izango dugu, dultzaineroek lagunduta.

16:00 Karaoke Festa Gaztelekuan. Mozorrotuta etorri!!!

17:00 Frontoitik abiatuta, BURRUNBAZALE txarangarekin kalejira, herriko kaleetan barrena. Animatu eta zu ere murgildu, LANBIDEEKIN zer ikusia izango duen mozorro festan. Ea zer nolako mozorroak ikusteko aukera dugun aurtengoan!!!

19:00-21:00 DJ VAN frontoian.

23:00 DJ VAN berriz frontoian.

Antolatzailea: NOAUA! K.E.