"Busti feminismoan", ahalduntze tailer berria emakumeentzat

Noaua Aldizkaria 2016ko urt. 27a, 08:55

“Busti feminismoan: atzo eta gaurko proposamen feministetan sakontzen”, emakumeentzako ahalduntze ikastaro berria antolatu du Usurbilgo Udalak, otsailaren 11tik apirilaren 28ra. “Munduan zein Euskal Herrian mugimendu feministak izandako bilakaera eta aldarrikapenak ezagutzeko, etorkizuneko erronkei aurre egiteko tresna ezin hobea izan daiteke. Ikastaro honetan, mendebaldeko mugimenduaren historiaz gain, Euskal Herrian 70. hamarkadatik aurrerako mugimenduaren antolatzeko modua eta aurrera eramandako borrokak aztertutuko dira”, antolatzaileek aurreratu dutenez.

Ikastaro honek hainbat helburu ditu:

-Zapalkuntza patriarkalaren oinarriak ezagutu; genero sistemen funtzionamenduan sakontzea.

-Feminismoaren definizioa eta sorrera ezagutaraztea.

-Mugimendu feministaren jatorria eta historian zehar sortu diren tendentzia ezberdinen azalpena egitea.

-Euskal Herriko mugimendu feministaren errekonozimendua eta ibilbidea ezagutzea. Batetik emakumeen antolaketa nolakoa izan den eta baita garatu dituzten borroka ezberdinen inguruko dinamika eta eztabaida konkretuak ezagutzea.

-Mugimendu Feministaren bilakaera eta egun mahai gainean dauden eztabaidagaien azterketa egitea.

-Mugimendu Feministaren ekarpenak eta erronka berriak ezagutu eta hauen inguruan eztabaidatzea.

-Bakoitzaren genealogia feminista (femealogia) eraikitzeko bitartekoak eskaintzea.

Ikastaroa otsailaren 11n hasi eta apirilaren 28an amaituko da (guztira 20 orduko ikastaroa):

Egunak: Otsailak 11, 18 eta 25, martxoak 3 eta 10, apirilak 7,14,21 eta 28 (ostegunak).

Lekua: Potxoenea.

Ordutegia: 17:30-19:30.

Dinamizatzaileak: Miren Aranguren eta Edurne Epelde (Emagin).

Izen ematea, doan: Usurbilgo Udaleko parekidetasun sailean, 943 377 110/parekidetasuna@usurbil.eus

Antolatzailea: Usurbilgo Udala.